XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zergatik ez zen saiatu bere garaiko pertsonengan eragina izaten?

- Ez da batere errealista ezer ez dakizun etorkizun bategatik apustu egitea.

- Jakin nahi nuke noiz egongo ote den prest mundua hainbesteko jakituriarako.

- Eta gero etxera iltzultzen da denek arriskutsutzat jotzen duten eta inork kargu hartu nahi ez duen estatua batekin.

- Inork ez du hartaz ezer jakin nahi, eta Emiliek hartzen du berriz haren ardura!

- Harrigarria hainbeste sineskeria zegoen garai baterako!

- Eta gero, semearena dago...

- Berak bakarrik hartu behar du semearen ardura, aitari ez zaio nekerik eman behar esan zuen ironiatsu.

- Berak mundu zabalean bidaiatu behar zuen.

- Eta okerrena, Emilie arduratu behar da haren aita zaharraz, damuak ito-beharrean baitzegoen, eta haren bizitzako azken egunak leunago egiten saiatu.

Annikak ezin izan zuen eserita jarraitu.

Emilieren patu tristeak gero eta gehiago hunkitzen zuen.

Bidegabea zen, baina, zoritxarrez, nahikoa ohikoa.

Annikari berari, XVIII. mendean bizi izan balitz, gauza bera gertatuko zitzaion.

Emilieren egoera berean izango zen.

Sinetsirik zegoen, bere baitan ere sentitzen baitzuen, norbaitek behar izanez gero, bere bizitza hari eskaintzeko joera.

Beharbada, barnean zebilzkion oraindik emakume-belaunaldi zaharren mamuak!

Guztiarekin ere, nahiz eta garaiak oso aldatuta egon!

Hain asaldaturik zegoen, non gelan gora eta behera baitzebilen, gauzak batetik bestera aldatzen, arrazoirik gabe.

Davidek irribarrez begiratu zion.

- Egia da esan zuen, zirikatzaile.

- Gutunak horrela irakurriz gero, tesi bat egin zitekeen emakumearen paper tipikoaz.

Annikak eztanda egin zuen:

- Emakumearen paper tipikoa?

- Ni haserretzeko esan duzu horrela!

- Ez, ez duzu horrela hartu behar.

- Asmo horrexekin esan duzu!

- Esamolde gorrotagarria da.

- Gainera, askotan oso gaizki erabiltzen da, nik uste.

- Ez dira beti emakumearen berezko eginbeharrak.

- Eta Emiliek ez zuen horrenbeste ardura bere gain hartu emakumezko baten berezko eginkizuna zelako.

Aitzitik, eskuzabaltasun nahikoa zuelako egin zuen, eta maitatzeko gaitasun handiko pertsona zelako.

Haren hutsa ez zen izan ardurak onartzea, ezpada balio bereko eskubideak ez eskatzea.

Dena ez baita ematea; exigitzea ere beharrezkoa da, eta exigitzen ikasi behar da.

Esan nahi dut batak besteari exigentzia jakin batzuk betetzen utziz gero, ohore dela bientzat.

Kontrakoa gertatuz gero, bide ematen da tiranoak eta martiriak beren horretan jarraitzeko.